«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/312»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zelatan egoitea, eta ez iragaiten diren gauza guztien jakitea. Anhitzetan ere ekhartzen derauzkigute elha-berriak, erran-merranak, enzuten dugu zer dioten urliak eta sandi...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 08:36, 14 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<312>

zelatan egoitea, eta ez iragaiten diren gauza guztien jakitea. Anhitzetan ere ekhartzen derauzkigute elha-berriak, erran-merranak, enzuten dugu zer dioten urliak eta sandiak, hunelakok eta halakok, eta gerok ere desiros gara jakitera. Baina gero, jakin dugunean, edireiten dugu nahi eztuguna; eta gero handik jauzten eta koleratzen gara. Eta are orduan anhitz gauza egin behar dugu, geure ohoreagatik ere, baldin jakin ezpagendu, ezpaikinen halako egitekotan izanen. Eta, hala, hobe da anhitz gauzaren ere ez jakitea.

Eta, are gehiago, jakinagatik ere, on da disimulatzea, ez jakin iduri egitea, ez jabetzea, ez bere gainera hartzea, edo desenkusatzea.

Errege Saulez erregetu berrian, mintzo ziren jende batzuk gaizki, eta hain hurbil eta hagitz, non erregek berak aditzen baitzituen. Ordea, burua bertze alderat itzuli eta disimulatu zuen, ez aditu iduri egin zuen. Disimulabat se audire (2 Reg. 10). Eta halatan, handik pitz ahal zitekeien su guztia iraungi zuen.

208 Egun batez Arkelao erregeari, karrikan iragaiten zela, aurthiki zioten zenbait ur burutik behera. Eta eztakigu ala ustekabean, ala berariaz. Baina konpainiakoak hasi ziren erraiten, hura zela ausartzia handia, eta