«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/348»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: arauaz, halako hutsik egiten zuenari bi begiak irazi eta athera behar zeitzanaz geroztik, athera ziazotela aitari berari bere begietarik bata, eta semeari beretarik bertze...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 09:57, 13 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<348>

arauaz, halako hutsik egiten zuenari bi begiak irazi eta athera behar zeitzanaz geroztik, athera ziazotela aitari berari bere begietarik bata, eta semeari beretarik bertzea. Eta, halatan, bien artean kaltea jasanik, legea begira zedila. Eta hala, ordenatu bezala konplitu zen. Aitak eta semeak bere begietarik bana galdu zuten. Eta gero handik harat gelditu zen legea konfirmatua, semea gaztigatua, erresuma guztia ikharatua; eta halako faltatan erortzen zenarentzat, barkhamendu erdiesteko esperantzaren athea hertsia.

Laudatzekoa zen errege hura, eta bai ibeni zuen legea ere; zeren eritasunari zegokana baitzen. Halatan, itsutasunaz itsutasuna, gorputzekoaz arimakoa sendatzeko, eta aitzinerat gehiago eritzetik eta halakorik gerthatzetik begiratzeko. Zeren haur da haragiaren desira desordenatuak egiten duen lehenbiziko kaltea eta kolpea, adimenduaren itsutzea, liluratzea, nahastea eta zoraturik ibentzea.