«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/227»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: hartan berean, kapa hartzaz estalirik, erraiten zuela sendagailaz: ''Martinus hac me veste contexit.'' "Ikhusazue, ikhusazue zer balentia egin duen Martinek, nola kapa hu...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 16:36, 10 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<227>

hartan berean, kapa hartzaz estalirik, erraiten zuela sendagailaz: Martinus hac me veste contexit. "Ikhusazue, ikhusazue zer balentia egin duen Martinek, nola kapa hunez estali nauen, zer eman derautan".

Bada, Martinek kapa hura probeari eman zioen, eta ez Jainkoari. Ordea, guztiarekin ere, Jainkoak, zeren haren izenean eman zioen, erraiten du berari eman zioela.

Halatan erranen deraue azken judizioko egunean ere, eskuinekoei dohazila sekulako loriara, ezkerrekoei sekulako penetara. Zeren eskuinekoek gosetu zenean eman baitzioten jatera, eta egarritu zenean edatera. Baina ez ezkerrekoek.

"Eta, Jauna, ―galdeginen diote orduan guztiek―: noiz ediren zinitugun guk zu gose edo egarri?". Ihardetsiko deraue: "Probeak athera ethorri zeizkitzuenean. Orduan heken lekhuan ni nintzen han".

Eta hala, probea eskatzen zaitzunean, kontu egizu ezen probe hura dela Jainkoa bera, zeren haren izenean eskatzen zaitzu, haren izenean emaiten diozu, eta Jainkoak ere berari emaiten baitzinio bezanbat estimatzen du. Hala erraiten du San Krisostomok: Nihil, nempe, interest sive huic pauperi, sive ipsi Christo dederis (Chrys. Hom. 89 in capite. 27 Math., tom. 2). Ezta antsia, ala probeari, ala Jesu Kristo berari eman, eztu batek baino bertzeak gehiago monta, eta ez balio, guztia da orobat.