«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/366»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: deraue, eta erdietsirik emanen deraue haragiaren tendamenduen haizatzeko eta benzutzeko indar, bothere eta garazia? (Ambros. De institutio. Virg., c. 7; S. Thom., 3 senten...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 15:14, 10 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<366>

deraue, eta erdietsirik emanen deraue haragiaren tendamenduen haizatzeko eta benzutzeko indar, bothere eta garazia? (Ambros. De institutio. Virg., c. 7; S. Thom., 3 sentent., q. 1, art. 3 ad 1).

Beraz, dagiogun Jainkoari othoitz eta orazino, emaiten diogula ararteko bere Ama Birjina, begira gaitzala, fabora gaitzala.

Zeren lehenbiziko erremedioa eta erremediorik hoberena, haragiaren lohian ez sartzeko, eta sarthuz gero ere, fite ilkitzeko, aratz eta garbi gelditzeko eta egoiteko, haur edirenen dugu: Jainkoari gogoz eta bihotzez othoitz egitea, Ama Birjinaren ararteko ibentzea eta enplegatzea.