«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/370»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Begirautzu, etzaudela emaztetan pensatzen. Zeren pensatze hartarik ethorriko zaitzu atsegin hartzea; atsegin hartzetik, desiratzea; desiratzetik, biden egitea eta obratzea...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 15:09, 10 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<370>

Begirautzu, etzaudela emaztetan pensatzen. Zeren pensatze hartarik ethorriko zaitzu atsegin hartzea; atsegin hartzetik, desiratzea; desiratzetik, biden egitea eta obratzea. Eta guztiak heldu dira gogoaren lehenbiziko orhoitzapenetik, eta orhoitzapen hari lekhu eta ostatu emaitetik, erroen egitera eta handitzera utztetik. Beraz, hartarik begiratu behar da. Zeren hura da emaztetako bekhatutan erortzetik begiratzeko bigarren erremedioa: hartako gogoetei lekhurik ez emaitea, agertzen direnean khentzea, baratzera ez utztea, eta ez sosegatzera; beltzuri bai, baina begitarterik ez egitea.


Haragiaren bekhatutik begiratzeko hirurgarren erremedioa: borondatearen deliberamendua

Kap. XXXVII


244 Ez erortzeko, eta eroriz gero ere jaikitzeko, erremedio handia da gogoa, borondatearen deliberamendua: hain handia, non bertze guztiak alfer baitira, deliberamendu hura gabe.