«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/393»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ''oculus, animi impudici est nuntius'' (Augus. in Regula). "Ezterrazuela", dio San Agustinek, "bihotz garbiak eta onhestak ditutzuela, baldin begi desonhestak eta ahalkega...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 15:30, 9 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<393>

oculus, animi impudici est nuntius (Augus. in Regula). "Ezterrazuela", dio San Agustinek, "bihotz garbiak eta onhestak ditutzuela, baldin begi desonhestak eta ahalkegabeak baditutzue. Zeren begi desonhesta, ahalkegabea eta kanpoan sosegurik eztuena, barren gaixtoaren, sosegugabearen eta desonhestaren mandataria da, eta seinalea. Emaztetarik begiratu nahi duenak, begiratu behar du, halaber, emaztei behatzetik, behintzat bai aiherkunde gaixtoz, eta handik kilikatzen dela sentitzen duelarik beha egoitetik.


§ 1


257 Gauza ederra da, eta arimakotzat probetxu handitakoa onhetstasun batetan begien beheititurik edukitzea. Kontatzen da Hugo ipizpiku saindu hartzaz, hain zedukala kontu handia bere begien eginbideaz, non emazte batekin minzatzen zenean, bethiere burua ahal bezanbat, bertze alderat itzultzen baitzuen (Guidus Cartus. in Vita Hugonis). Eta erraiten zuen ongi zela hala egitea, zeren bertzela gaitz zela bere gogarako gauza ikhusiz gero, haren ez desiratzea, edo hartzaz gogoetarik egin gabe egoitea.

Ziroren soldaduek, hartu zituztenean asirioen