«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/505»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ginago hartzen du bere trabailuetan, eta Jainkoagatik iragaiten dituen penetan, gaixtoak munduko plazeretan baino. Zeren San Agustinek dioen bezala: ''Maior est suavitas m...)
 
 
Edukia (transklusioa egiteko):Edukia (transklusioa egiteko):
1. lerroa: 1. lerroa:
ginago hartzen du bere trabailuetan, eta Jainkoagatik iragaiten dituen penetan, gaixtoak munduko plazeretan baino. Zeren San Agustinek dioen bezala: ''Maior est suavitas mentis quam ventris'' (August. De verbis Domini serm. 28). Handiagoa da arimaren konsolamendua eta bere gogara, gorputzarena baino, adimenduaren atsegina sabelarena baino, eta barreneko bozkarioa kanpokoa baino.  
+
hartzen du bere trabailuetan, eta Jainkoagatik iragaiten dituen penetan, gaixtoak munduko plazeretan baino. Zeren San Agustinek dioen bezala: ''Maior est suavitas mentis quam ventris'' (August. De verbis Domini serm. 28). Handiagoa da arimaren konsolamendua eta bere gogara, gorputzarena baino, adimenduaren atsegina sabelarena baino, eta barreneko bozkarioa kanpokoa baino.  
  
  

Hauxe da oraingo bertsioa, 10:14, 3 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<503>

hartzen du bere trabailuetan, eta Jainkoagatik iragaiten dituen penetan, gaixtoak munduko plazeretan baino. Zeren San Agustinek dioen bezala: Maior est suavitas mentis quam ventris (August. De verbis Domini serm. 28). Handiagoa da arimaren konsolamendua eta bere gogara, gorputzarena baino, adimenduaren atsegina sabelarena baino, eta barreneko bozkarioa kanpokoa baino.


§ 1


325 Nola gaixtoek, munduko atseginetan, jan-edanean, jokoan eta bertze plazeretan dabiltzanek, ezpaitute barurtzearen, orazinoaren eta bertze berthuten barreneko mamia, kanpoko azala baizen ikhusten, ezpaitute penitenzian eta penitenziazko obretan estalirik dagoen gozotasuna frogatzen, uste dute ezen penitenziak eztuela batere ontasunik, atseginik, eta ez plazerik; eta, izaitekotz ere, bertze munduan izanen duela, eta ez hemen. Eta nola bertze mundukoa baita geroko, erraiten dute, eztutela presenteko plazera geroko esperantzagatik utzi nahi. Eta erraiten dute hunela, zeren baitakusate ezen berthuteak, Jainkoaren lege sainduak, kanpoko iduria eta figura duela itsusi, latz eta gaitz. Eta handik kanpoko gaitztasun hark iziturik, utzten dute barreneko mamia,