«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/621»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ren esperientziaz frogatzera eta kaltearen pairatzera. Noeren denborako jende hek probetxatu balira egin zeizten mehatxuez, Ninivekoak probetxatu ziren bezala, etziren gal...) |
|||
Edukia (transklusioa egiteko): | Edukia (transklusioa egiteko): | ||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
− | + | esperientziaz frogatzera eta kaltearen pairatzera. Noeren denborako jende hek probetxatu balira egin zeizten mehatxuez, Ninivekoak probetxatu ziren bezala, etziren galduko, etzeien gerthatu zeiena gerthatuko. Ez eta guri ere, etzaiku kalterik ethorriko, baldin mehatxuek iziturik, orai penitenzia egiten badugu, orai onera konbertitzen bagara. | |
Eta hala, baldin orai gerok nor bagara, eztira guretzat Jainkoaren mehatxuak mehatxu baizen izanen. Ezta guretzat ifernurik gerthaturen. Baina bertzela, baldin bekhatutan gaudela begia hersten bazaiku, egin da, arima galdu da, ezta gero gehiago onera konbertitzerik eta ez penitenzia egiterik. | Eta hala, baldin orai gerok nor bagara, eztira guretzat Jainkoaren mehatxuak mehatxu baizen izanen. Ezta guretzat ifernurik gerthaturen. Baina bertzela, baldin bekhatutan gaudela begia hersten bazaiku, egin da, arima galdu da, ezta gero gehiago onera konbertitzerik eta ez penitenzia egiterik. |
Hauxe da oraingo bertsioa, 09:35, 3 uztaila 2020 data duena
<619>
esperientziaz frogatzera eta kaltearen pairatzera. Noeren denborako jende hek probetxatu balira egin zeizten mehatxuez, Ninivekoak probetxatu ziren bezala, etziren galduko, etzeien gerthatu zeiena gerthatuko. Ez eta guri ere, etzaiku kalterik ethorriko, baldin mehatxuek iziturik, orai penitenzia egiten badugu, orai onera konbertitzen bagara.
Eta hala, baldin orai gerok nor bagara, eztira guretzat Jainkoaren mehatxuak mehatxu baizen izanen. Ezta guretzat ifernurik gerthaturen. Baina bertzela, baldin bekhatutan gaudela begia hersten bazaiku, egin da, arima galdu da, ezta gero gehiago onera konbertitzerik eta ez penitenzia egiterik.
399 Haur da egia garbia, eta Elizak errezibitua. Gainerako guztia, Jainkoak bertze munduan, denboraren buruan, bere miserikordiaz gaixtoen alderakotzat usatuko duela erraitea, gogoratzea eta uste izaitea, da erhokeria, enganamendua eta jende galduen desirkundea, kontua eta pensua.
Beraz, hunelatan, dum tempus habemus, operemur bonum (Ad Gal. 6) , denbora duguino, dagigun ongi. Eta badio Isaias profetak ere: Quaerite Dominum dum inveniri potest (Isai. 55). Bilha ezazue Jauna ediren ahal ditekeien denboran. Bada, orai ediren ahal diteke, eta