Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/622

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<620>

ez gero. Hala erraiten du Jainkoak berak: Quaeretis me, et non invenietis (Ioann. 7). Bilhatuko nauzue eta ez nauzue edirenen. Gauza galdua galdu den lekhuan bilhatu behar da, eta bai ediren ere. Beraz, Jainkoa ere galtzen den lekhuan, hemen bilhatu behar da, eta ez bertze munduan. Zeren hemen galtzen baita, eta ez han.

Erran komuna da, eta ongi errana da ―lehen ere erran dugun bezala― eztiazaiola nehork ere nehori hanbat kalte eta bidegabe egin, nola berak bere buruari. Mundu herri guztiak ere, baldin zerorrek biderik emaiten ezpadiozu, ezin egotz zaitzake ifernura. Baina zerorrek, bat baizen etzarelarik, zerorrek egotzten duzu zeure burua.


400 Etzarela, bada, zerori zeuretzat horrein etsai handia, urrikal bekizu zeure burua. Non tardes converti ad Dominum, et ne differas de die in diem. Eztezazula berant, eztezazula luzat: bihur zaitezi lehen baino lehen zeure Jainkoagana; etzabiltzala gerotik gerora, egunetik biharrera. Eta ez hala ibiltzeko, konsidera itzatzu ifernuko pena handi izigarri hek. Eta, guztien gainetik, sekula fingabe hura, behin ere ez akhabatze hura, eta akhabatzeko esperantzarik gabe, etsitua eta desesperatua egoite hura. Hartan pensa ezazu, hartzaz egizu pensamendu, hasnaur