«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/404»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: gero, gaitz da lohakartzen: gogoa airatuz gero, gaitz da sosegatzen eta bere lekhura bihurtzen (Vide Chry. Serm. contra concubi., tom. 5. Zuhurtzia handia da, emaztekin e...)
(Ez dago alderik)

15:12, 2 uztaila 2020(e)ko berrikuspena

Orri hau berrikusi gabe dago

<404>

gero, gaitz da lohakartzen: gogoa airatuz gero, gaitz da sosegatzen eta bere lekhura bihurtzen (Vide Chry. Serm. contra concubi., tom. 5.

Zuhurtzia handia da, emaztekin ezagutzatan ez sartzea nor bere lekhuetan egoitea. Zeren behin elkhargana abiatuz gero, gaitz da handik pitzten den suaren iraungitzea, eta bai, halaber, jendearen ixilik edukitzea. Lehenbizian errax da emaztekin adiskidetzetik eta trebatzetik begiratzea, solhasean barrena ez sartzea, elkhargana ez ibiltzea; baina behin abiatuz gero, adiskidetuz gero, trebatuz gero eta elkharrekin solhasean, hitzketan, elheketan, presentketan, gosalketan eta bisitaketan hasiz gero, peril handia da arimako eta exenplo gaixtoa munduko.

Beraz, hunelatan, emaztetarik begiratu nahi duenak, nola behar baitu bere mihia edozein hitzen erraitetik gibelatu, hala behar du, halaber, emaztekin trebatzetik, ibiltzetik eta hitzetan eta ezagutzatan sobera barrena sartzetik eskusatu.