«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/582»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eternalera, akhabatuko eztenera". Halaber erraiten du San Mateok berak: ''Excidetur, et in ignem mittetur''. Ebakiko da eta sura egotziko da. Eta eztezazula, ez, pensa, i...)
 
Edukia (transklusioa egiteko):Edukia (transklusioa egiteko):
8. lerroa: 8. lerroa:
  
373    Lurrean barrena, gure azpian, lurrak duen lekhurik beherenean, zentruaren aldean, lurraren hondarrean, edireiten da leze handi bat, labe gori bero bat, behin ere hotzten eta iraungitzen eztena, alde guztietarik hertsia, atherik eta leihorik eztuena, kondenatu guztien edukitzeko asko handia, zein baita eta deitzen baita ifernua.
 
 +
 
Eta han, ifernu hartan egonen dira kondenatu guztiak, alde guztietarik, kanpotik eta
 
Hauxe da oraingo bertsioa, 12:17, 22 ekaina 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<580>

eternalera, akhabatuko eztenera". Halaber erraiten du San Mateok berak: Excidetur, et in ignem mittetur. Ebakiko da eta sura egotziko da.

Eta eztezazula, ez, pensa, ifernuko su hura hemengo su hauk bezala izanen dela. Baina hura, nola izanen baita Jainkoak berak pitztua eta egina, hala izanen da hemengo suak baino beroago eta goriago. Halako moldez ezen, hemengo sua, hangoarekin konparaturik, pintatua bezala izanen baita. Eta haur ezta miretsteko, zeren are hemengo suetan ere diferentzia handia da. Sufrezko sua, eta are egurrezkoa ere, beroago eta indartsuago da lastozkoa baino. Hala izanen da, bada, halaber, ifernuko su hura ere hemengo suak baino beroago eta bortitzago.

§ 1