«Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/69»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Edola bere, urten artean ogeta amar urtean, neuronek ala egin gura dot, bizi al baninz artean. Jaun Zerukoak, arren, dindala kunplietako ditxea. Nigaz ezkondu gura...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 15:41, 13 maiatza 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<1196v>


Edola bere, urten artean

ogeta amar urtean,

neuronek ala egin gura dot,

bizi al baninz artean.

Jaun Zerukoak, arren, dindala

kunplietako ditxea.

Nigaz ezkondu gura dabena

sosega bidi bakean;

oi onegaiti itxaden begi

dozenaxe bat urtean;

artean, barriz, goza dezadan

oraingo libertadea.

Oi oni luze deretxanori

ze bego ene ustean.

Oi nitaukat emazte on bat,

zeña dan ama andrea;

Jaun Zerukoak oni demala

bizi ona ta luzea,

zegaiti onek sustenduko nau

egunean da gabean.

Gradu andian jarririk nago,

ene egitafedea;

oi orain ez letorket ondo

arereanik jastea.

Orain dama bat serbietan dot,

lindea parebagea;

oi eztauko merezidurik

niganik anzietea,

egin deustan mesedeak

serbidu jagin artean,

zegaiti nei traspasadu

amorearen legea.

Oraindo beti izan nax

oi amoradu firmea;

orain ez neuke errazoarik

izenau borraetea,

ez geiago gaztazaroau

ain laster anzietea.

Klaramente dakustan gero

galzaiten libertadea,

ezkonduz kero probetxaetan

oi ezta damuketea.

Uztarriori ezarriz kero,

sufridu bear goldea;

orapilagaz lotu azkero,

neke da askaetea.

Gauza fortitza oi dana bakust

ezkonduaren kargea;

karga andia sufrietako

oraindo nax gaztea.

Azaiteau galdu lerait

ardura usazakeak;

ene aginok ezin jan leie

aragi errebagea;

estomagoau galdu leiket

bianda probazakeak.

Oean kalentureak liket

lagunik baneu aldean;

laster batean oi lirakasket

beste mundura bidea.

Gauza sakona bide da, izan,

itsaso ondarbagea;

neure buruau ez nei ondo

andratan konfiatzea.

Ene aideak, oi arren, au da

neuronen respuestea:

akordaetan ez dodala

ain laster ezkonketea.

Lazarraga