Orrialde:Sasiola.djvu/3

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1205r>


B31 Mendi altuan erurra daidi…

Mendi altuan erurra daidi,

aran baxuan eguzki;

mendi-aranak gustiak baino

ene koitaok naguzi.

Ikaz laztan ninduan donzella batek

aurten nai ez ekuzi;

laster kanbiatu ninduan

deseo ebenagaiti.


B32 Itai lelo, ibai lelo…

Itai lelo, ibai lelo,

etxean arai leloa.

Damarika dan galantaena

Belagai Butroekoa;

Belagaia diotzae ta

zorionean jaioa.


B33 Oereanik jagi ninzan…

Oereanik jagi ninzan

astelen goizean;

eskuetan busti eta

kalera nirteanean,

ene lastan zuri ederra

berdurakin aurrean,

soinean gonaz ondo janzi ta

jupa oria gainean,

gerrian gerrikoa eder,

solea sotil oinean,

bularterian trapua zuri,

labradurak urrean,

donzellakin fordelizak

lepoan goien, gainean;

donzella batek jozi zeban

Iruneko kalean,

niri ondo kosta jakin

Gipuskoako lurrean.

Orain, aldiaz, aita dezadan

Gastelako noblezia,

Burgus ta Toledo

ta Kordoba ta Sibillia;

Aragoeko erreinuan