Orrialde:Sasiola.djvu/1

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1204r>


B26 Leku on bat da Eskozia…

Leku on bat da Eskozia,

obeago da Venezia;

ene aldeko lagunoni

elzaen zako flakezia;

nai deban orduetako

andia dakar fantasia;

bosteun dukat kosta jakan

baroeoni balentia,

Emperadore jaunaganik

ekarritzea lizenzia.


B27 Eleizara juen oi naiz…

Eleizara juen oi naiz;

egin oi det bekatu:

Abemaria asi baize,

ezin oi det notatu;

liburuan bere jarri oi naiz,

begi neureok lausotu;

fraidea predikatzen jarri,

izik ezin aditu;

ofrendara dianean

ondo oi det miratu;

sagara gora dianean,

amore lindeaz oroitu.

Amore linda galantorrek

gogoan oi ni banindu!

Lagunok baietz diostae,

neuronek esin sinistu.

Neuronek esin neio, baia

egingo digot mandatu

arenzat jaio ninzala ta

enagiala largatu.

Es bisteaz konsolatu,

ez egonaz amoratu,

ez maian asentatu,

ez oean albergatu.

Jaun Zeruko, estagizula

gizona onein amoradu.


B28 Laztan enea, naigaran…

Laztan enea, naigaran

sure atean arteti;

arren, agir zaiteske

sakuskedan leiotik.

Egun artan nik ez neike

munduan litzan bearrik.

Esperanzeaz bizi oi naiz

erri onezaz atean;

esperanzea galdu oi det

errira natorrenean.