osoki eta gozoki jakin, behar du bere bizitza guzia haren bizitzearen gainean ahal bezanbat moldatu.
3. Zer probetxu duzu gauza handirik ebastia Trinitate sainduaren gainean, humiltasuna ezpaduzu, zeina gabe higoinduko baitzaizko Trinitate sainduari?
Gertuz gauza gorez mintzatzeak eztu nihor egiten saindu eta justu, baina bai bizitze bertutetsuak hura egiten du Jainkoaren gogorako.
Nahiago dut urrikimendua ene baitan sentitu, ezen ez jakin zer den urrikimendua.
Bazeneaki ere Eskiritura saindu guzia gogoz eta endelleguz, bai eta filosofen erran zuhur guziak bazeneakizki, zer probetxu zenduke handik, karitatea eta grazia gabe?
Banalorien banaloria, eta guziak banaloria (Eccl. 1), lekat Jainkoa maite izaitea, eta hari xoilki serbitzu egitea baizen.
Guzien gaineko zuhurzia eta jakintasuna da zeruko erresumara gogoz eta obraz xedatzea, mundua mesprezaturik.
4. Beraz banaloria da galkor diren aberastasun galkorren ondoan ibiltzea, eta hetan