2. Ordea mira zaite hobeki, eta ezagutuko duzu oraino zure baitan bizi dela mundua eta gizonen gogalgin izaiteko amudio ergela.
Ezen ihesi zoazkonean beheitimenduari, eta zure eskasakgatik merezi duzun ahalkedurari, segur ageri da etzarela oraino egiazki humilla, eta mundukotz osoki hilla, eta mundua zure bihotzean eztela gurutzatua.
Baina adi zazu, ene hitza, eta eztuzu axolarik izanen munduko erranez hamar milla balira ere.
Horra zure kontra erran balitez gaixtakeriarik handienaz asma eta pensa ditezken guziak zer kalte egin liazakezute, utz bazenetza iragaitera, eta fizkeria bat baino geiago ezpazenedutza? Ille izpi huts bat athera othe liazakezute burutik?
3. Ala baina bere bihotzean barrena eztagoena, eta Jainkoa begien aitzinean eztadukana errazki asaldatzen da bere hutsen kontrako hitzik erraiten zaionean.
Kontrara ene baitan fidatzen dena, eta bere buruko zuhurziaren gainean thematzeko eta nabarnentzeko guthiziarik eztuena, ezta munduaren beldur izanen.
Zeren ni naiz jujea eta sekeretu guzien jakilea ezagutlea: nik dakit nola egin den