Ezta nihor bihotzean hala ukitzen Jainkoaren pasione sainduaz, nola ukitzen baita gertatu dena hark bezalakorik pairatzera.
Gurutzea bada bethi preparatua da, eta leku guzietan zure begira dago.
Laster egizu noranahi, ezin itzul zakidizkeo, zeren non ere baitzabiltza, bethi zure burua darabillazu, eta bethi zure burua kausituko duzu.
Itzul zaite goiti, itzul beheiti, itzul kanpora, itzul barrenera, non-nahi edirenen duzu gurutzea eta non-nahi pazienziaren beharra duzu, nahi baduzu barreneko bakea ardietsi eta sekulako koroa irabazi.
5. Gurutzea jasaiten baduzu gogotik, hark jasanen zaitu eta eramanen desira duzun lekura, non ezpaita pairatzekorik izanen, ezta ordea hemen halako tokirik.
Hura jasaiten baduzu bortxaz, hartaz egiten duzu zuretzat karga, eta zure burua geiago galkatzen duzu, eta halarik ere hura pairatu behar duzu.
Gurutze bat etxatzen baduzu duda gaberik edirenen duzu bertze bat eta naski pisuago.
6. Uste duzu itzuliko zaizkola nihor egundaino ezin itzuli zaion gauzari?