Orri hau berrikusi gabe dago
<76>
edo amoriozko lazoaz esturik eta uniturik; eta ematen ere die indarrak Matrimonioko karga andi aek eroateko. Eta onez ostean ematen die auxilioak eta argitasun andiak, semeak ondo azitzeko Jaungoikoaren bildurtasun santuan, jenero humanoaren konserbaziorako, Eleiza santuaren propagaziorako, au da, Fede santuaren aumenturako, eta alkarri leialtasuna gordetzeko ondasuna ere ematen die.
G: Zer disposizio bear da Sakramentu au rezebitzeko?
E: Leenena, Jaungoikoaren grazian arkitzea. Bigarrena, Doktrina ondo jakitea, irakasteko euren semeai Jaungoikoak ematen dien tenporan. Eta irugarrena, ez idukitzea batere inpedinenturik Matrimonioko Sakramentua desegindu daikeanik, edo Matrimonioko deretxoa,