Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/79

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<70>

eta ofizio, edo karguaren obligazio aetatik, orietan guzietan bat banaka konsiderazio andiarekin pensatuaz zertan faltadu ote deban bere nai izanaz, eta kulpaz, zenbat modutara, zer zirkunstanziarekin, eta zenbat bider, baldin oroitu al baderi. Eta ezin kontuan jauzi bada, ala pekatu dudazkoak nola ziertoak zenbat diraden pekatuaren mota bakoitzean eginak, bear deu, prudenziaz eta diskrezioaz baliatzen dala, juizio egin zenbat ote diratean, gutxi edo asko.

G: Asko dan adina erantzun dezu, kristauba; bañan zure probetxurik andienerako, esplikatuko dizut gero, eta irakatsiko dizut distinkzio eta klarezia geiagorekin, nola konzienzia examinatu bear deban kristaubak, Konfesio jeneral bat, eta naiz