Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/61

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<52>

zerren Jaungoikoak berak rebelatu, edo aditzera eman zirauzkan Eleiza Ama santuari, eta onek zerren neuri proponitzen, eta irakasten dirauztan, bera sinistua izan dadin; eta Kredoan enzerraturik dagoanaz ostean Eleizak berak Fedeko gauzatzat, rezebiturik dadukan guzia nik sinistea.

G: Nola egiten da Akto Fedekoa?

E: Atenzioarekin Kredoa esanaz, eta sinistuaz an deklaraturik dauden misterio eta egia guztiak, eta Eleiza Ama Santuak Fedeko egiatzat sinisten deban guzia sinistuaz.

G: Zer da Akto Esperantzakoa?

E: Da artutzea neuregan, edo neurekiko esperanza firmea, Jaungoikoak bere on izate infinitoaz, eta Jesu-Kristoren merezimentuak mediante diralarikan, salbatuko nabela, eta neure salbaziorako bear ditudan medio