Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/56

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<47>

E: Ez, jauna, baizikan Kristo bizia bera; zerren ogia (leen esan degun bezela) konbertidu zan Kristoren Korputz bizitaren substanzian, eta ardoa aren Majestadearen beraren Odol biziaren substanzian. Eta onegatikan, bada, an ez da gelditzen edo arkitzen ogiaren substanziarik batere, baizikan ogiaren iruditasuna edo aparienzia, eta ogiaren akzidenteak bakarrik; akzidenteak dirade ogiaren kolorea, usaia, saborea, figura, eta kantidadea, au da, anditasuna, edo txikitasuna. Eta ainbeste erantzuten det Kaliz Santuagatik, zerren ardoa konsagraturik gelditu zan instante artatik, an ez zan gelditu arraizkero ardorik, edo ardoaren substanziarik, akzidenteak baizen besterik ardoaren gauzarik.