Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/47

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<38>

mundu onetan arkitu zituan aek; eta beste modutara deitzen diegu oei onak. Illak aditzen dirade, pekatu mortaleko estaduan eriotzeak mundu onetan arkitu zituan aek; eta beste modutara deitzen diegu oei, gaiztoak.

G: Zer premio emango die Kristok onai, eta gaiztoai?

E: Onai emango die sekulako gloria eta, ala, Onak juango dirade korputz ta anima Zerura Jesu Kristoren konpañian, gloria beti iraungo debana gozatzera. Eta Gaiztoai emango die sekulako penak, eta ala, Gaiztoak juango dirade Infernura korputz ta anima, erretzen an egotera demonio guzien konpañian, eta Jaungoikoaren presenzia eder artatik betiko, remediorik bage apartaturik, edo urtegirik; zeña izango dan pena ta tormentu guztien artean andiena.