Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/41

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<32>

konfesatzen degu, esaten degunean: Jesu Kristo konzebitu, edo enkarnatu, edo gizon egin izandu zala Maria Birjinaren sabel birjinalean Espiritu Santuaren obraz.

Modu onetan, bada, esplikatzen da Misterio au, klarezia eta notizia geiagorako; badarikan ere (len adbertidurik dagoan bezela) ez daduka jente komunak modu onetan, eta onenbeste menudenziarekin Misterio au ikastera , eta jakitera obligaziorik. Asko dan adinbat izango da lenago galdetzen diraden iru gauza aek, orain, galdetuaz, berriro esango dan gauza jakitea.

Galdetzen zaio, bada kristauari: Kristo jaio zanean, nola gelditu zan Maria Ama andrea?

E: Kristo jaio baño len, jaiotzean, eta jaio azkero ere, Maria Ama andrea gelditu zan beti leen bezela, birjina edo donzella, eta garbia.