Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/21

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<12>


G: Zenbat modutara egiten deu kristaubak bere korputzean Krutzearen señalea, Krutzearen birtutez bere animaren etsaietatik defenditzeko, eta bitoriarekin irteteko?

E: Bi modutara.

G: Leenengo modura, nola?

E: Eskuieko eskuaren beatz andiari arrimatzen zaio urreneko beatza inklinaturik, edo makurturik, zeñaz gelditzen diraden beatz biak Krutzearen figura, edo itxura eginik; eta figura artan daudela, egiten ditut iru Krutz beatz andienaz: Leenengo Krutzea bekokian, bigarrena auban, eta irugarrena bularretan.

G: Modu orretan ziñatzen zeradenean, Krutze bakoitzean zer esaten dezu? Erakutsi egizu.

E: Krutze Santuaren † señaleagatik, geure † etsaietatik: