<155>
ote digon sentimentu andiko edo pesadunbre andiko razoerik, eta zenbat bider.
3. Bere gurasoak sokorridu zitzakela padezitzen zebean nezesidade grabean, eutzi ote zien sokorridu bage. Eta lomismo Gurasoak ekusirikan bere Semea, edo Alaba nezesidade andian, eutzi ote zigon sokorridu al zeikealarik sokorridu bage, Semea edo Alaba lejitimoa ez zalarikan ere.
4. Bere Semeai edo bere familiakoren bati, inoiz ere eman ote dion exenplo gaiztorik edo konseju gaiztorik, pekatu grabea danik.
5. Bere Semeai eta Alabai konsentidu ote dien desberguenzarik eta atrebimentu andirik korrejitu bage, edo merezi zebeanaz konforme kastigurik eman bage, edo eutzitzen ote dien illuntze azkero etxetik irteten euren antojura.
6. Semeari edo Alabari bere borondatearen kontra artueragin ote dion estaduren bat, ezagutzen zebalarik ere, estadu ura ez zana bere Semearen edo Alabaren borondatekoa.
ʘ Naiz Gurasoak bere Alabaren bat, naiz Gurasoaren obedimentukoa ez izan arren, emakumeren bat bere borondatearen kontra sartuerazten debanak Monja (Deretxoak deklaratzen dituan kaso aez kanpora) pekatu mortal eginaz gañera, gelditzen da eskomulgaturik, eta ainbeste dago ifenirik eskomunio au, fin artarako itzaz edo obraz konkurritu zebean guzian kontra. *
7. Galdu edo destruidu ote deban jokuan edo lizito