Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/154

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<145>

Majestade Santisimoa ofenditua. Au da, bada, puntualmente kulpa eta pekatuen damuak inkluitu bear deban propositua, damua egiazkoa izateko eta konfesioa ona egiteko. Damurik onena, ta jenerosoena izanik (esan degun bezela) kontrizioa deitzen dioguna, au formatu liite segitzen dan bezela.


AKTO KONTRIZIOKOA

Neure Jesu-Kristo, Jaungoiko eta Gizon egiazkoa, neure Kriadorea, eta Redenptorea: damu det guztiz, eta biotz osotik, zu ofenditua zu zeradena izanik Bondade infinita eta ain amablea, eta zerren amatzen zaitudan gauza guzien gañean, eta neure bizi guztia, eta anima baño ere geiago, argatik beragatik det guztiz damu zu ofenditu zaitudan guztiaz. Nik proponitzen det firmeza eta resoluzio guziarekin geiago pekaturik ez egitea nere bizi guztian, eta apartatzea zure ofensako okasio guzietatik; konfesatzea neure kulpa ta pekatu guziak, eta kunplitzea ematen zatan penitenzia, satisfazitzea eta restituitzea alegin guztiaz inori ezer zor diodan guzia. Zure amorioagatik barkatzen diet neure etsai guztiai, zerren zuk agintzen dezun, argatikan amatzen ditut biotz osotik ni agrabiatu nabean aek guziak. Ofrezitzen dirautzut neure bizia, neure anima, neure obrak eta trabaju guziak zeure Eriotza eta Pasio santuarekin batera, neure kulpa ta pekatu guzien satisfazioan. Nola suplikatzen eta regutzen dizudan, ala det konfiatzen zure Bondade, eta Miserikordia infinita orregan, barkatuko dirauztazula oraindaño egin diutzudan ofensa guztiak,