<6>
Bostgarrenak, Amarrenak ta Primiziak osotoro egitea, eta pagatzea.
Jesukristok berak instituidurik, bere Eleizan eutzi zirauzkun sakramentuak dirade zazpi.
Leenengoa da Baptisterio Santua.
Bigarrena, Konfirmazioa.
Irugarrena, Penitenzia.
Laugarrena, Eukaristia, (au da, Komunio Santua, edo Altareko Sakramentu Santua).
Bostgarrena, Extremaunzioa.
Seigarrena, Sazerdotearen Ordena.
Zazpigarrena, Matrimonioa.
Fede Santuko artikuluak dirade hamalau; leenengo zazpirak pertenezitzen zaizka Dibinidadeari, eta beste zazpirak geure Jesu Kristo Jaungoiko, ta Gizon egiazkoaren Humanidade Santuari
Dibinidadeari pertenezitzen zaizkan Artikuluak dirade oek.
Leenengoa da sinistea Jaungoiko guziz poderoso bakar bategan.
Bigarrena, sinistea Aita dana.
Irugarrena, sinistea Semea dana.