Thenporaren untsa jitiaren araur, debozionen khanbiatziak ere plazer egiten deikü; zeren gozo haboro edireiten beitügü batetan besta egünez, eta bestetan astegünez.
Batzen beharra dügü tentatü girenian, eta bestena bakian, eta phausian girenian.
Batzetan gure phensamentiaren etxekitia dateke gure gogoko, triste girenian, bestetan aldiz Jinkuaren alagrantziaz gozatzen giratekianian.
I 19, 6. Besta handien jitiari, arraberritü behar dira debozione hunak, eta saintien sokhorria sü habororeki galthatü.
Bestatik bestala hartü behar dütügü gure deseñ hunak, ordian mündü huntarik jalki, eta eternitateko bestan sarthü behar beikünü bezala.
Hartakoz thenpora sainthü hetan behar dügü arrankürareki adelatü, debotkiago maneiatü, eta gure eginbidia oro hersikiago konplitü; berhala gure triballien soldata Jinkuaganik ükhen behar beikünü bezala.
I 19, 7. Eta lüzatzen badü guri haren emaitia, sinhets dezagün ezkirela aski untsa adelatü, eta eztügüla merexitzen orano gloria hañ handi, thenpora