Orrialde:Maister 1757.djvu/447

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jinkuaren zerbütxari batentako, holako tentazioniak ükhen ditzan.

Ezi ezpiritü gaixtuak eztütü tentatzen fedegabiak, eta bekhatoriak, segür dütialakoz; fidelak, eta debotak aldiz tentatzen, eta eskerniatzen dütü hanitx gisaz.


IV 18, 4. Zuaza arren aitzina fede sinple, eta düdagabezko bateki, eta hüllant zite sakramentiala, süplikazale bati untsa daukon debozioniareki.

Eta Jinko photere oro dianari següranzareki eitz itzazü, ezin enthelegatzen dütüzün gaizak oro.

Jinkuak etzütü inganatzen; bere büriatan sobera sinheste ezarten diana düzü inganatia.

Jinkua badabila sinpleki, bere izatia ezagüt erazitzen dü ümiler, enthelegia emaiten dü txipier; ezpiritia idekiten dü arima xahier, eta grazia gordatzen sobera jakin beharrer, eta ürgüllütsü direner.

Gizonen arrazua flakü da, eta ingana ahal daite, egiazko fedia aldiz eztaite ingana.


IV 18, 5. Arrazu, eta txerkhü natüralek orok fediari jarraiki behar die, ez haren aitzinetik juan, ez etare hari bühürtü.