bethi iraiten dian bat bezala: erran nahi beita zure arima, eta khorpitza, leialki ene eskietan ezarten dütüzülarik.
Amurekatik gisa hortan merexi dezazün, Jinkuari sakrifiziuaren eskentzeko, behar den bezala hüllantzia, eta ene khorpitzaren sakramentiaren profeitableki errezebitzia.
IV 7, 4. Ezi eztüzü ez oberenda hobiagorik, ez penitenzia handiagorik, bekhatien hurt erazitzeko, ezi ez mezan, eta komünionian, xahüki eta osoki bere büriaren, Jesü-Kristen khorpitzaren oberendareki, Jinkuari eskentzia.
Gizonak bere ahala egiten badü, eta egiazko dolümen bat balin badü: eneganat hüllantüren den ordü oroz, pharkamentiaren, eta graziaren jardiesteko: Jüratzen düt, dio Jaunak, eztüdala nahi bekhatoriaren hiltzia; bena bai lehenago haren honialat ützültzia, eta bizitzia; haren bekhatien orhitmentxarik eztüdanen gañen habororik ükhenen, bena oro pharkatü izanen zaitzo.