nahi bagira egiazki argitü izan, eta ütsümentü orotarik eskantzatü.
Gure arrankürarik handiena biz, arren, Jesüsen bizitziaren ardüra ezpiritian ükheitia.
I 1, 2. Jesüsek erakusten deizkün gaizak, saintü ororenak beno baliusago dira, eta haren ezpiritia lianak, han ediren liro manna estalia.
Bena heltzen da, ebanjeliuaren ardüra entzütiagatik, hanitxi etzaiela bihotza hunkitzen, zeren ezpeitie Jesüsen ezpiritia: Nurk ere gozatü, eta untsa enthelegatü nahi beitütü Jesüsen hitzak, harek behar dü iseiatü Jesüsenaren araur bere bizitze ororen igaraitera.
I 1, 3. Zer profeitü düzü Trinitatiaz hitz handirik erraitia: Trinitatiaren gogoko ezpazire, ümilitatiaren ükhen gabez.
Egiazki hitz handiek eztie justua, eta saintia egiten: bena bai bizitze berthütusak Jinkuari khario izan eraziten.
Nahiago dit bihotzeko dolümena