berhezkerier ihesi egiten dü, aphürrez pairatzen da, emaitia hobiago dela uste dü, ezi ez hartzia.
Natüra kreatüretarat, bere aragi propialat, banitatetarat, eta elhestetarat erortoki da.
Graziak aldiz Jinkuaganat, eta berthütetarat thiratzen dü, kreatürak eizten dütü, mündiari ihesi egiten dü, aragiaren nahiküntiak hügü dütü, ezpiritiaren barreiarzünak baratzen dütü gizonen artian agertzera ahalke da.
Natürak gogo hunez kanpotiko zunbait konsolazione hartzen dü, zuñtan gozotako plazer bat edireiten beitü.
Graziak aldiz, Jinkuatan beraurtan konsolatü izatia txerkhatzen dü, eta gaiza ikhus ahal ditakian ororen gañetik, huntarzün ezinago handi denian, bere plazera edereiten dü.
III 54, 5. Natürak oro egiten dütü bere irabazi, edo abantalla propiagatik, deus eztü egiten dohañik, bere hunki eginen phakü, esparantxa dü, ükhenen diala, berak egina bezalako bat; edo hobe bat, edo laidorio bat, edo ürgaizte bat; eta borthizki nahi dü bere gaiza eginak, edo emanak, hanitx pheretxatiak izan ditian.