Orrialde:Maister 1757.djvu/343

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


azkenki phausatzen beita.


III 54, 2. Natüra ezta nahi bortxaz baizik hil, ez hersatü ez goithü izan, ez bere olez besten pian plegatü, ez jarri.

Grazia aldiz bere büriari bortxa egitera iseiatzen da, aragiaren nahikünter bühürtzen da, pian izatia txerkhatzen dü, goithü izatia desiratzen dü, ezta nahi bere libertatiaz zerbütxatü, gaztigiaren pian izatia maite dü, ihuren gehienguarik eztü galthatzen; bena bai Jinkuaren pian bethi bizitzia, egoitia, eta izatia, eta Jinkuarten amurekatik prest da, kreatüra ororen pian ümilki jartera.

Natüra bere abantallagatik triballatzen da, eta zer irabazi beste bateganik jin ahal dakidion, gogua emaitn dü.

Graziak aldiz hobeki so egiten dü, ez zer abantalla, edo hun berauri jin dakidion, bena hanitxentako profeitable datekianari.

Natürak gogo hunez uhuria, eta koladak hartzen dütü.

Graziak aldiz uhuria, eta gloria oro Jinkuari leialki emaiten dütü.


III 54, 3. Natüra ahalkiaren, eta mesperetxiaren lotsa da.

Grazia aldiz alageratzen da, Jesü-Kristen