L. KAPITÜLIA
Zer gisaz gizon eskeriatiak Jinkuaren eskietan jarri behar dian.
III 50, 1. Ene Jinko Jauna, aita saintia, zirela orai eta bethiere benedikatü; zeren zük nahi bezala oro egin izan beitira, eta zük eginen dütüzünak, hun beitira.
Alagera bedi zütan zure zerbütxaria, ez beraurtan, ez etare beste zunbaitetan; zeren zü zihaur beitzira egiazko alagrantzia, zü ene esparantxa, eta khorua, zü Jauna ene boztariua eta uhuria.
Zer dü zure zerbütxariak zureganik ükhen diana baizik, eta hura ere merexitü gabe.
Zük eman eta egin dütüzünak oro, zuriak dütüzü.
Praube nüzü, eta ene gaztezaruakz geroz bethi penetan: tristetzen düzü zunbait ordüz ene arima, nigar egitialadrano; zunbait aldiz ere bere beithan nahasten, pasione bertan atakatüren dienen direla kausa.
III 50, 2. Bakiaren boztariua desiratzen