Hobiago düzü gaiza desplazer egiten deizienetarik begien ützültzia, eta batbederari bere sendimentiaren eiztia, ezi ez elhesta debadioz bether estekatzia.
Untsa Jinkuareki bazaude, eta haren jüjamentiari so egiten badüzü, ehiñerago unhetsiren düzü, goithü izatia.
III 44, 2. O ene Jinkua, zertaradrano jin giren! Damü thenporal bategatik, ihurk nigar egiten dizü, irabazi txipi bategatik, triballatzen, eta lasterkatzen, düzü; eta galtze ezpiritual bat ahaztera eizten dizü, berantian ere bortxa orhitmentxala jiten delarik.
Gogua emaiten dizü, profeitürik batere edo aphür baizik emaiten eztian gaizari, eta ezinago behar diana, arrankürarik gabe, igaraitera eziten dizü: zeren gizonak eizten beitü osoki bere büria juaitera kanpotiko gaizetarat, eta berhala hantik jalkiten ezpada, badiagozü gogo hunez hetan hedatürik.