Orrialde:Maister 1757.djvu/288

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezi zure büria Jinkuari, arzara ez hartzekotan, eman dükezün bezañ sarri, grazia handiago bat ükhenen düzü.

Jauna, zunbatetan emanen deizüt ene büria, eta zuñ gaizatan eitziren düt?

Bethiere, eta oren oroz: gaiza txipietan hañ untsa, nula handietan: deusere eztit berhezten, bena orotan bilaizirik ediren nahi zütüt.

Betsela nula ziteke izan enetako, eta ni zuretako; ezpazaude barnetik, eta kanpotik, zure boronthate propi orotarik bilaizirik.

Zunbatenaz bertanago hori eginen beitüzü, hanbatenaz hobekiago izanen zira, eta zunbatenaz osokiago eta egiazkiago, hanbatenaz eni plazer haboro, eta zihaurk irabazia handiago eginen düzü.


III 37, 2. Zunbaitek bere büriak Jinkuari emaiten dütie, bena zerbait beretako berhezten dielarik; ezi eztira osoki Jinkuatan fidatzen; hartakoz bere bürien arranküra handirik begiratzen die.

Betse zunbaitek aldiz, berhala bere büriak osoki eskentzen dütie, bena gero tentazioniak hunki dütianian, ohiko gaizetara ützültzen dira, hartakoz