hanitx eskerniatzen beinai presenteko pasioniak.
Eta orai, o ene aita maitia, zer erranen düt? Hersidürek ustegabian hartü nizie, salba nazazü oraidanik.
Bena thenore huntara jin izan nüzü, amurekatik zü glorifikatü izan zintian, eta ni zützaz libratia izan nendin, untsa ümiliatü izan unduan.
Jauna, ükhezü ene libratzeko huntarzüna: ezi zer egin ahal dirot, miserable nizana: eta nurako niz, zü gabe?
Emadazü, Jauna, aldi huntan ere pazentzia, ürgaitz nazazü, ene Jinkua, eta eztit lotsarik ükhenen, zunbatnahi beita kargatü izan nadin.
III 29, 2. Eta orai nik hoien artian zer erranen düt?
Jauna, zure boronthatia konpli bedi: ezi nik thürbürarzünak eta kargak merexitü zitit.
Behar zitit segürki soferitü, Jinkuak baletsa, pazentziareki lizan, irazarri haur igaren, eta thenpora hobe bat jin artio.
Bena zure eskü photere oroz bethiak ahal zirozü, tentazione haur ere eneganik idoki, eta haren builta hert, osoki