Orrialde:Maister 1757.djvu/17

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jaun bikari jeneralaren aprobazionia


Irakurtü dizüt jaun aphezküpiaren manüz Jesü-Kristen Imitazionia züberuako üskarala herri beraurtako jaun aphez batez orai berri ützülia librü hori atenzionereki. Irakurtüren dianak ikhasiren dizü bere büriaren untsa ezagützen, mündü falsü, eta erhuaren mesperetxatzen, eta bihotza zelialat altxatzen dialarik zuñ diren moian segürak hara heltzeko. Hartakoz konbeni dela jüjatzen dit lehen beno lehen izan dadin inprimatia Jinkuaren gloriagatik, eta Züberua herriko fidel ororen profeitü ezpiritüalagatik. Mauleko hirian, baranthallaren laurgerren egünian, eta mila zazpi ehün, eta berrogeieta hamaseigerren urthian.


Jauregizahar


Mauleko erretor eta Diozesako bikari jenerala