Orrialde:Maister 1757.djvu/143

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Zirena zira, eta Jinkuaren aitzinian ziren beno handiago, ezin izaten zira.

Gogua emaiten badüzü, zer ziren zihaur beithan, eztüzü axolik ükhenen, gizonek zützaz erraiten dütien ele hetzaz.

Gizonak ikhusten dü begithartia, Jinkuak aldiz bihotza. Gizonak ikhusten dütü egitatiak, eta Jinkuak phezatzen intenzioniak.

Arima ümil baten señalia da, untsa bethi egitia eta bere büriaz pheretxü aphür ükheitia.

Xahütarzün handi baten, eta bihotzeko konfidantxaren señalia da, kreatüratarik batetarik ere, konsolazionerik ez nahi ükheitia.


II 6, 4. Gaiza ageri bat da, kanpotik beretako jakileguarik txerkhatzen eztianak, bere büria Jinkuari osoki eman diala.

Ezi, jondane phaulek diuana, ezta bere büria goratzen diana pheretxatü, bena bai Jinkuaz gora ezarri dena.

Gizon egiazki debot den baten izatia da, Jinkuareki bere beithan ebiltia, eta kanpotiko gaizen nahikünterik ez ükheitia.