Orrialde:Maister 1757.djvu/127

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


alagrantzia, zuñ gaixtuer emaiten ezpeita.

Jesüs jinen düzü zü beithara, bere konsolazionia erakusten deizülarik, zure barnian harek merexi dian egongia adelatzen badeiozü.

Harek maite dian gloria, eta edertarzüna oro barnetikua da, eta han dütü, bere plazerak hartzen.

Ardüra bisitatzen dü, bere beithan gogua etxekiten dian gizona, hareki elhestatzen da eztiki, hura konsolazionez bethatzen dü, bake handi batez goza erazitzen dü eta balakatzen adixkidegua osoki estonagarri den bateki.


II 1, 2. Eia bada, arima fidela, espus saintü hari adela ezazü zure bihotza, zü beithara jiteko, eta zütan egoiteko ükhen dezan huntarzüna.

Ezi hulaxe dio, nurk ere ni maite beinai ene hitzak begiratüren dütü, eta haregana jinen gira, eta hura beithan gure egoitia eginen dügü.

Idekazü, arren, Jesüsi zure bihotzeko bortha, eta bester orori zerra ezazü.

Jesüs dükezünian, aberats zirate, eta hura bera aski dükezü. Hura dükezü zuri gaiza behar dütüzünen ororen emailia, zure egitekuen fidelki egilia,