Ükhen ezazü arren zure profeitiarentako sü handi bat, zeren thenpora llabürretan barnen, zure triballien phakia ükenen beitüzü; eta eztükezü haboro zure üngürünetan, ez lotsarik, ez dolorerik.
Aphür bat orai triballatüren zira, eta edirenen düzü phausu handi bat, edo hobeki erraitera, alagrantzia bethi irañen dian bat.
Leialki, eta süreki, zure eginbidiak egiten badütüzü, eztüzü düdarik, Jinkua leial, eta aberats izanen dela, zuri haien phakiaren emaiteko.
Behar düzü esparantxa hun bat ükhen, heltüren zirela zelüko gloriala, bena eztüzü behar segürantzarik hartü; beldürrez herabezti, edo ürgüllütsü gertha zitian.
I 25, 2. Gizon bat behin lotsaren, eta esparantzaren artian, erreuski düda batez, zeri egon leitian ezin haitatüz, ardüra zaguelarik eskerniatürik, tristeziaz akabirik, aldi batez eliza batetan, althare baten aitzinian belhaurikatürik, orazionetan jarri izan zen ziualarik bere beithan pensamentüz: o nik orai baneki, ene azkentzialadrano, hunian irañ behar düdala: eta berhala Jinkuaren