<357>
BIGERREN KAPITULIA [III/4/2]
Garbitarzunaren begiratzeko nehork behar zi mortifikatu edo bere nahiak benzitu eta arranguroski gogua eman bere sensier eta berheziki begier
Seint Basilak eta beste anitz Seinduk poroatzen dizie nezesario dela bertuthe guzien segitzia xahutarzunaren perfekzionera heltzeko, zeren orok haren jardiresten eta begiratzen laguntzen baikituste. Hargatik heben enuzu minzaturen moien horietzaz orotzaz, bena poroaturen dizit gure arimaren borther gogua eman behar dugula, berheziki begier, zeren ordenarioski begietarik bihotzera bekathia sartzen baita.
Seint Gregoriok iskiribatzen zielarik Isaiaren erran hunen gañan: nor dira hegaldatzen direnak odeiak bezala eta biltzen direnak bere leihuetarat urzuak bezala? ziozu Justuak konparathiak direla odeieki, zeren goiti lurreko gauzetarik alxatzen baitira; eta pixoin bere pijunteirat biltzen direneki, zeren justo hek bere beithan bildiak egonez, eta objet engenagarrietarik bere begiak begirathuz, heeganako desir gaistuetarik bere bihotzak xahu atxikiten baitituzte. Aldiz, objet heer sogiten dutenak