Orrialde:Lopez 1782.djvu/349

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<348>

hautsirik, Jesu-Kristoganat joaiteko memento urosa; deztarru huntarik jalgirik Zelurat joaithia, eta beti Jinkoari galdeiten baitu gorpitzeko presundei huntarik jalgirik Jinkoaren ikuztera eta gozatzera joaithia. Holako seindimendiak dituztenek egiten ahal dutena oro duzu —ziozu orano Seint Bonabenturak— bizitziaren pazienki hartzia; ezi bizia karga eta eneagarri zieezu halakuer eta desiratzen dizie gorpitzetik separatzia.

Irakurten diizi Author hun bathian, Jaun handi bat egun batez ihizira joan zela lagun alde bateki; lagunak ihizien onduan alde orotarat barreatu zazkola; bera, aldis, ihizi baten onduan oihanian net barna sarthu zela, eta nola aitzinago joan nahi baitzien, inzun ziela gizon baten botza, zoiñek miragarriki kantatzen baitzien. Eztonaturik Desertu hartan hain botz ederraren inzuthiaz, nola baitzakien etzela haren jendetarik, ez eta ere karthier hartakuetarik, kuriositatez botza zen alderat oihanian aitzina joan zela; idiren ziela Desertu hartan gizon lepraz bethe bat osoki desegina, haragiak uzteldurik gorpitz guzitik erorten zazkon bat; haren hala ikuzthiaz izitu zela; hargatik bere buriari bortxu eginik hurrandu zitzakola eta oneski salutatu; galdein zerakola kantaria hura zenez eta nola ahal zukeen hain botz xarmagarri bat. Gizon