Orrialde:Lopez 1782.djvu/29

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<28>

eta azkenian ikusiko dizie hartu tuzten desirak bere kontre jeikiten, obratu balituzte prootxu handirik hetarik idokiten ahal zutelarik.

Iskiritura Seindiak erraiten dizi, Absalonek, izaten ahal den bilorik edo bilo jatsik ederrena ziela, bena haren galarazitzeko izan zuzun; haritz batetarik bere bilotik xilinxau baratu zuzun eta hala zoolarik Joab jeneralak hil zizin; heriuak gauza bera eginen diraguzu gure desir hunak airian bezala gauzkatelarik edo atxikiten gituztelarik, hek berak gure garrazkiago kondenatzeko izanen tuzu. Joandene Joanek Apokaliptsan erraiten dizi ikusi ziela emazte bat haur minetan eta haren aldian dragon edo suge handi bat zoola, haurraren sor beha, sor bezain fite haren iresteko; orabat demoniuak ein ahalak oro eiten tizi, noiz eta ere arimak zerbait delibero hun hartzen baitu haren egithia luzarazi edo utzarazis, hartakotz, guk ere gure ahal oroz erresoluzione seindu zunbait hartzen dugunian, labur edo lehen beno lehen konplitu behar diizi. Seint Bernatek erraiten dizi, Isaia Profetak gauza bera endelgatu diela hitz eder bezain labur hotzaz: xerkatzen baduzie, untsa xerka zazie; erran nahi baita, eneatu gabe desira eta xerka zazie eta etziteztela enea xerkatzian, ezi egiasko desirek galdeiten dizie