KAP. XX.
1 Maria Magdalena monumentera. 3 Pierrisek eta Joanesek hara laster egiten. 11, 12 Bi Aingeru Mariak ikhusten. 14 Jesus hari minzatzen. 18 Hark denunziatzen Krist resuszitatu dela. 22, 23 Kristek Spiritu saindua eta gakhoak diszipuluéi emaiten. 25, 26 Thomas inkredul. 31 Ebanjelioa zergatik skribatu.
1 Eta Sabathoén lehen egunean Maria Magdalena ethorten da goizean, oraino ilhun zelarik monumentera, eta ikhusten du harria monumentetik aldaratua.
2 Orduan laster egiten du eta ethorten da Simon Pierrisgana, eta berze diszipulu Jesusek maite zuenagana, eta dioste: Khendu duté Jauna monumentetik, eta eztakigu non ezarri dutén.
3 Ilkhi zedin bada Pierris, eta berze diszipulu hura, eta ethor zitezen monumentera.
4 Eta lasterka zioazen biak elkharrekin. Baina berze diszipulu hura aitzin zekión Pierrisi, eta lehen ethor zedin monumentera.
5 Eta beheititurik ikhus zitzan oihalak aldaratuak; badarik ere etzedin sar.
6 Ethorten da orduan Simon Pierris hari darreikola, eta sar zedin monumentera, eta ikhus zitzan oihalak han ezarriak.
7 Eta haren buru gainean izan zen krobitxeta, ez oihalekin ezarria, baina aphart biribilgatua lekhu batetara.