Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/442

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


KAP. XIX.


1 Krist azotatu. 2 Elhorriz koroatu. 10 Pilaten puisanzá Kristen gainean. 16 Krist eman izan kruzifika ledinzát. 19 Haren krutzeko skribua. 27 Joanesi bere ama gomendatzen Kristek, 30 Spiritua rendatzen. 34 Haren seihetsa zulhatu. 38 Josef Arimateakoa. 39 Nikodemo. 40 Krist ohortze.


1 Orduan bada har zezan Pilatek Jesus, eta azota zezan.

2 Eta jendarmesék plegaturik koroa bat elhorriz ezar zezaten haren buru gainean, eta eskarlatazko abillamendu batez bezti zezaten.

3 Eta erraiten zuten: Ungi hel dakiala, Juduen Regeá. Eta zihor ukhaldiz zeraunsaten.

4 Ilkhi zedin bada berriz Pilate kanpora, eta erran ziezén: Huná, ekharten drauzuet kanpora, ezagut dezazuenzat ezen eztudala hunetan hogenik batre erideiten.

5 Ilkhi zedin bada Jesus kanpora, elhorrizko koroá zakarkela, eta eskarlatazko abillamendua. Eta dioste Pilatek: Huná gizona.

6 Baina ikhusi zutenean hura Sakrifikadore prinzipalék eta ofizierék, oihu egin zezaten, zioitela: Kruzifika ezak, kruzifika ezak! Dioste Pilatek: Har ezazue zeurok, eta kruzifika ezazue, ezen nik eztut erideiten haur baithan hogenik.

7 Ihardets ziezoten Juduék: Guk Legea diagu, eta gure Legearen arauez hil behar dik, ezen Jainkoaren Seme bere burua egin dik.