36 Biga izanen dirade landán: bata harturen da, eta berzea utziren.
37 Orduan ihardesten dutela, erraiten draukate: Non Jauna? Eta hark erran ziezén: Non ere izanen baita gorputza, hara bilduren dirade arranoak ere.
KAP. XVIII.
1 Othoitzea. 2 Alhargunak faxatzen zuen jujea. 7 Elejituei justizia eginen. 8 Fedea. 9 Fariseuaren othoitzea, 13 Publikanoarena. 14 Humilitatea. 16 Zeruetako resumá noren, 18 eta hura nork heretaturen. 22 On guzién saltzeaz eta paubrei emaiteaz. 23 Abratséz. 28 Guzia Kristgatik utzi dutenéz. 31 Nola pasionatu behar den Kristek aitzinetik diszipuluei erraten. 35 Itsua argitu.
1 Eta erran ziezen konparazione bat ere fin hunetarakotz ezen bethi othoitz egin behar dela, enoiatu gabe,
2 zioela: Juje bat zen hiri batetan Jainkoaren beldur etzenik, eta nehorzaz konturik egiten etzuenik.
3 Eta zen hiri hartan emazte alhargun bat, eta ethor zedin harengana, zioela: Egidak justizia neure partida kontrastaz.
4 Eta hark etzuen deus egin nahi ukhan denbora luzez, baina gero erran zezan bere baithan: Jainkoaren beldur ezpanaiz ere eta