gabea pikatzera manatzen. 11 Emazte krokatua sendatzen. 15 Sabath egunean ungi egitea. 16 Mustarda bihiaren eta altxagarriaren konparazionea. 24 Bortha hersia. 29 Jainkoaren resumán jartea. 34 Jerusalemeren destrukzionea.
1 Eta baziraden batzu denbora hartan berean hari kontatzen zeraukatenik Galileanoéz, zeinén odola Pilatek nahasi ukhan baitzuen haién sakrifizioekin.
2 Eta ihardesten zuela Jesusek erran ziezén: Uste duzue ezen Galileano hauk berze Galileano guziak baino bekhatoreago ziradela, zeren halako gauzák sufritu baitituzte?
3 Ezetz diotsuet; aitzitik baldin emenda ezpazaitezte guziak halaber galduren zarete.
4 Ezpa, Siloeko dorreak gainera eroririk hil ukhan zituen hemezortzi hek, uste duzue Jerusalemeko habitant guziak baino hogendunago ziradela?
5 Ezetz diotsuet: aitzitik baldin emenda ezpazaitezte, guziak halaber galduren zarete.
6 Erraiten zuen konparazione haur ere: fikotze bat zuen edozein batek landatua bere mahastian, eta fruktu bilha ethor zedin hartara, eta etzezan eriden.
7 Eta erran ziezón mahastizainari: Huná, hirur urthe dik ethorten naizela fruktu bilha fikotze hunetara, eta eztiat erideiten; pika ezak: zertako lurra ere enpatxatzen du?