akometaturik garait badeza, haren harmadura guzia, zeinetan fida baitzén, edekiten du, eta haren ostillamendua distribuitzen.
23 Enekin eztena ene kontra da, eta enekin biltzen ari eztena barreiatzen ari da.
24 Spiritu satsua ilkhi denean zenbeit gizonaganik lekhu leihorréz dabila, pausu bilha, eta erideiten eztuenean, dio: Itzuliren naiz neure etxera nondik ilkhi izan bainaiz.
25 Eta ethorririk erideiten du hura eskobatua eta aphaindua.
26 Eta orduan joaiten da, eta hartzen ditu berzerik zazpi spiritu bera baino gaixtoagoak, eta sarthurik habitatzen dirade han, eta egiten da gizon haren azken kondizionea lehena baino gaixtoago.
27 Eta gertha zedin gauza hauk erraiten zituela, altxaturik boza emazte batek populuaren artetik, erran baitziezón: Dohatsu dituk hi egari auen sabela, eta hik edoski dituán ugatzak.
28 Eta hark erran zezan, Baina aitzitik dohatsu dirade Jainkoaren hitza enzuten, eta hura begiratzen dutenak.
29 Eta jendetzeak biltzen ziradela, has zedin erraiten: Jenerazione haur gaixtoa da, signo eskez dago, baina signorik etzaió emanen, Jonas profetaren signoa baizen.
30 Ezen nola Jonas Ninibakoei signo izan baitzaien, hala izanen zaió gizonaren Semea ere jenerazione huni.
31 Eguerdi aldeko regina jaikiren da judizioan