41 Eta ihardesten duela Jesusek dio: O nazione inkredula eta gaixtoá, noizdrano finean zuekin izanen naiz eta suportaturen zaituztet? Ekharrak huna eure semea.
42 Eta oraino hurbiltzen zela hauts zezan hura deabruak eta zathika; eta mehatxa zezan Jesusek spiritu satsua, eta senda zezan haurra, eta renda ziezón bere aitari.
43 Eta spanta zitezen guziak Jainkoaren berthute guzizko handiaren gainean. Eta guziak mirakuluz zeudela, egiten zituen gauza guzién gainean, erran ziezén bere diszipuluei:
44 Ezar itzazue zuek hitz hauk zuen beharrietan, ezen izanen da gizonaren Semea libraturen baita gizonén eskuetara.
45 Baina hek hitz haur etzuten aditzen, eta hetarik estalia zen, hala non ezpaitzutén hura senditzen, eta beldur ziraden haren interrogatzera hitz hunezaz.
46 Gero sar zitezen elkharrekin dispután, eia hetarik zein zen handiena.
47 Eta Jesusek haién bihotzeko pensamendua ikhusi zuenean, haurtxo bat harturik ezar zezan bere aldean,
48 eta erran ziezén: Nork ere rezebituren baitu haurtxo haur ene izenean, ni rezebitzen nau; eta nork ere ni rezebituren bainau, ni igorri nauena rezebitzen du, ezen nor baita xipiena zuen guzion artean, hura izanen da handi.
49 Eta ihardesten zuela Joanesek erran zezan: Majistruá, ikhusi diagu norbeit hire